Skip to main content

TORI


EROSO ETA JASANGARRIA

EZAGUTZEN AL DUZUE TORI?

Beasaingo Udalak bultzatutako banaketa-sistema adimenduna da: herritarrei erosketak modu eroso eta jasangarrian jasotzeko aukera ematen dien takilla-sarea.

Azken urteetan kontsumo-ohiturak errotik aldatu dira, eta erronka nagusietako bat errealitate berri horretara egokitzea izan da. Horretarako, nortasun bisual arina, hurbila eta moldakorra sortu dugu, eguneroko erabilerara egokitzeko erraza.

Marka 2025eko udaberrian aurkeztu zen, faseka egituratutako aktibazio estrategiaren bidez.

Lehenengo fasean, herritarrengana gerturatu ginen, kaleko takilak erabiltzen hasteko gonbitea eginez:

- Zuzeneko komunikazioa

- Etxez etxeko eskuorriak

- Tokiko merkatariekin aurrez aurreko lanketa

Bigarren fasean, sistemaren erabilera zabaltzea izan zen helburua: takillak etxeko atarietan instalatzeko aukera komunikatuz. Horretarako, kale kanpaina integrala diseinatu eta aktibatu genuen, hainbat euskarri sortuz.

Proiektu honetan, marka eraikitzea bakarrik baina harago joan gara. Identitate bisuala garatzeaz gain, publizitate kanpaina, prentsa eta sare sozialetarako estrategia ere landu ditugu, ikuspegi bateratu batetik. Euskarri eta espazio guztietan koherentzia eta ikusgarritasuna bermatu dituen proposamena garatu dugu eta helburua argia izan da: Tori! eguneroko banaketa sistema eroso eta jasangarri gisa plazaratzea.

KANPAINAREN DISEINUA