IBARRA
AMESTEN DUGUN HERRIA
Agenda 2030-ekin lotura estua izan dugu azkenaldian. Izadi eta Laiako neskei esker, ingurumenari lotutako hainbat proiektutan murgilduta ibili gara, eta gu, nola ez, gure saltsan, gustura!
Proiektu hau Ibarrako Udalaren eta Laiarekin elkarlanean garatu dugun kanpaina da. Helburua? Ibarrak klima-aldaketarekin duen konpromisoa erakustea, herritarren parte-hartzea sustatzea eta emaitzak kaleetan ikusgai jartzea.
Proiektu honen irudia sortzeko ODS eta armarriaren esentzia islatzea zen gure helburua.. Horregatik, Agenda 2030ekin eta ingurunearen eta pertsonen arteko loturarekin duen harremana nabarmendu nahi izan dugu.
Prozesuaren hasieratik amaierara arte arduratu gara, eta bukaera borobila emateko, parte-hartze prozesuan ateratako erronkak islatu ditugu herritarrekin. Horretarako, herrian erreferente diren pertsonak protagonista bihurtu ditugu, bakoitza bere eremuko “influencer” izanik.






