IBALUR
HERRIKO DENDA
Izugarrizko ilusioa egiten digu proiektu hau aurkeztea! Itsasondo, Altzaga eta Aramako “altxorrari” (herriko dendari) irudi berria sortzeko erronka izan dugu azken hilabeteetan, eta gure sormenak horrelako erronkekin gozatu egiten du. Herriko dendak gure dendak dira: gure bizilagunak, gure kaleetako bizia. Askotan ahaztu egiten dugu, baina haiek guretzako egiten duten esfortzua eskertuko bagenie, gure kaleek beste kolore bat izango lukete.
Konpromiso handiz hartu dugu proiektu hau, Feli eta Kontxik ere Itsasondoko dendaren jarraipena hartu duten bezala. Ibalur ez da hutsetik sortutako ‘altxorra’, atzetik datorkion indarra aprobetxatuz, garai berrietara egokitu den proiektua baizik. Eta gure sormena ere garai berri hauetara egokitu dugu; adimentsuak diren takilen egokitzapenetatik, online salmenta duten webguneetaraino.
Irekiera eguna berezia izan zen. Herri osoa zegoen unearen zain. Izan ere, Itsasondoko dendak urteak daramatza Itsasondoko, Altzaga eta Aramako herriei zerbitzua eskaintzen, baina hasieratik argi genuen: irekiera egunean izan ziren detaile txikienek ere Ibalur-en ukitua izan behar zutela. Izan ere, gure aldarria beti berdina da: marka bat eraiki egiten da. Guk hasierako bultzada ematen diogu, baina indarra hartu eta jendeak bere egin dezan, marka landu/zaindu egin behar da.






