Skip to main content

XURLA


EGUN HANDIEN DISTIRA

Badira momentuak behin bakarrik gertatzen direnak.
Eta badira pertsonak momentu horiek zaintzeko jaio direnak.
Uxue horietako bat da.

Zure momentuak, zure modura.
Horrela hasten da istorio hau.

Proiektu hau izen batetik sortu da.
Eta kasu honetan, izen horrek nortasuna, soinua eta esanahia daramatza: XURLA.
Naming-etik abiatuta, marka oso bat eraiki dugu: logotipoa, egitura eta bere unibertso bisuala.

Ikusten den guztia… sentitzen denetik dator.

Marka batek benetan bizia hartzen du ukitu daitekeenean.
Horregatik, sortutako unibertso grafikoa komunikaziorako euskarri ezberdinetan aplikatu dugu: txartelak, eskuorriak, sare sozialak, aurkezpen dosierra, webgunea.

Lan borobila, elkarlanean eraikia eta gertutik zaindua.

Marka estrategia, naming-a eta identitate bisuala